Gaizka Garitanok ez du Eibar entrenatzen jarraituko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ekainaren 9a

Gaizak Garitano futbol entrenatzailea, atzean Patxi Ferreira laguntzailea duela. (SD Eibar)

Derion jaiotako Zarauzko bizilagunak ez du lortu futbol talde armaginarekin lehen mailara igotzea eta klubak ez du berrituko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua.

Bigarren urtez jarraian SD Eibar futbol taldeak ez du lortu lehen mailara igotzea. Bi sasoi horietan, Gaizka Garitanok zuzendu du taldea eta oso gertu izan du helburua betetzea, baina azken unean egin dio ihes. Hori horrela, klubak erabaki du kontraturik ez berritzea Zarautzen bizi den entrenatzaile deriotarrari eta bere laguntzaile Patxi Ferreirari.

Eibarrek, hori bai, eskerrak eman nahi izan dizkie biei "beren profesionaltasun eta dedikazioagatik", eta adierazi du "zorterik handiena" opa diela etorkizunerako.

Garitanok 228 partidatan zuzendu du talde armagina, orotara, bi etapatan banatuta. Lehenengoa izan zen oparoena, noiz bigarren b mailatik lehen mailara igo zuen taldea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide