Pagoeta Mendizale Elkarteak kurtso amaierako ibilaldia antolatu du Pirinioetara

Mireia Galarza Bastida 2023ko ekainaren 11

Pagoeta Mendizale Elkarteak egindako txangoetako bat.

Zehazki, bi txango antolatu dituzte. Lehenengoa Lescundik Lizara izango da, eta bigarrena Linzatik Isabara. Antolatzaileek azaldu dutenez, "ekaineko egunik luzeneetan, asteburu zoragarri bat pasatzeko aukera aparta izango da bidaia".

Pagoeta Mendizale Elkarteak kurtso amaierako ibilaldia antolatu du Pirinioetara ekainaren 17 eta 18an. Antolatzaileek azaldu dutenez, "ekaineko egunik luzeneetan, asteburu zoragarri bat pasatzeko aukera aparta izango da bidaia".

Zehazki, bi txango antolatu dituzte. Lehenengoa, ekainaren 17koa, Lescundik Lizara izango da, eta ia 18 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Bigarrena, ekainaren 18koa, Linzatik Isabara egingo dute, eta 15 kilometro inguruko ibilaldia izango da. Irteera goizeko 06:00etan izango da, Agoueseko biribilgunetik. 

Izena eman nahi duenak elkartearen egoitzara gerturatu beharko du hurrengo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara, edo pagoetame@gmail.com  helbidera idatzi, norberaren datuak eta ordainagiria erantsita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide