Bi aste baino ez dira geratzen San Pelaio Jaietarako, eta Danda Gazte Asanbladako eta Hiruputzu gaztetxeko kideak dagoeneko martxan jarri dira herriko jaia antolatzeko. Maiatzaren 20ean egin zuten lehen bilera, eta bihar, larunbatez, bigarren saio irekia deitu dute ekitaldiak lotzeko eta zehazteko. Bilera Hiruputzun bertan izango da, 10:00etan hasita.