Bizikleta hartu behar izan dute kirolariek, triatloiko bigarren proban. 80 kilometroko ibilbidea egin dute bizikletan. Bigarren urtez jarraian, "San Blasko Infernua" igo dute ibilbidean, Zarauzko erdigunea eta Elkano auzoa lotzen dituen malda. Korrikaldia etorriko da ondoren. 20 kilometro egin ondoren, Lege Zaharren enparantzan bukatuko da proba.