Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu 'Sagastitarrak' antzerkirako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 9a

Gaur arratsaldean izango da emanaldia, 20:00etan hasita, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda, bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean, eta baditu dagoeneko sarituen izenak.

Txalo Produkzioak taldeak Sagastitarrak komedia taularatuko du gaur, ostirala, Modelo aretoan, 20:00etan. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du Els brugarol lanaren euskarazko moldaketa, eta Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri ariko dira aktore lanetan.

Zarauzko Hitzak saiorako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik, eta saridunak ondorengoak izan dira: Juan Ignacio Larrañaga eta Saioa Algaba.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide