Emakumeen* Etxeak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du datorren iganderako, herriko emakumeei zuzenduta. Maitena Monroy fisioterapeuta eta ekintzaile feminista bilbotarrak eskainiko du, eta bertan erasoak identifikatzen irakatsiko du, indarkeria sexistaren jatorria eta eraikuntza alderdi guztietan aztertzen, eta eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzuteko eta konpontzeko mekanismoak eta jarduerak bilatuko dituzte.
Egun osoko ikastaroa izango da; izan ere, 10:00etan hasi eta 18:00era luzatuko da, eta tartean elkarrekin bazkaltzeko unea hartuko dute. Jardunaldia gaztelaniaz izango da, eta izen-emateak 10 euro balio du. Izena eman nahi duenak Emakumeen* Etxean egin dezake, 943-00 51 36 telefono zenbakira deituta edo emakumeen-etxea@zarautz.eus posta elektronikora idatzita.