Aki Kaurismäkiren ibilbidea aztertuko dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 8a

Aki Kaurismäki zinegilea.

Zinegile finlandiarraren inguruan ariko dira 18:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumeko Gela programan Aki Kaurismäki zinema zuzendari finlandiarra izango da biharko protagonista, 18:00etatik aurrera egingo den saioan. Gizarte-klase behartsuenen artean girotutako filmengatik da ezaguna, bereziki Europako iparraldekoen artean, askotan egoera eta pertsonaia bitxiak erabili dituelako.

Leningrad Cowboys Go America (1989) filmarekin lortu zuen nazioarteko oihartzuna. Horrez gain, nabarmentzekoak dira bere filmografian Ariel (1988), Mies vailla menneisyyttä -Iraganarik gabeko gizona-(2002) eta Toivon tuolla puolen - Itxaropenaren beste aldea- (2017) lanak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide