Jauzi garrantzitsua egingo du Laida Urbitarte eskubaloi jokalari oriotarrak datorren denboraldiari begira: Aiala Zarautz utzi eta Atarrabiako (Nafarroa) Beti Onak taldean arituko da, Guerreras Iberdrola Ligan, 21 urterekin.
Iazko denboraldian lortu zuen mailaz igotzea Nafarroako taldeak eta azken unera arte borrokatu ondoren, eustea lortu du aurtengoan. Datorrenari begira, hainbat jokalarik taldea utziko dute eta beste batzuekin indartuko dira. Tartean, Urbitarterekin Zilarrezko Ohorezko Mailan golegile nagusietakoa izan den ezker hegaleko jokalaria. 142 gol sartu ditu guztira jokatu dituen 26 neurketetan.