Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu du EHZ festibalerako sarrera bikoitza irakurleen artean

Erredakzioa 2023ko ekainaren 8a

Euskal Herria Zuzenean jaialdia ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Zarauzko Hitzak sarrera bikoitza zozkatu du irakurleen artean, eta badu dagoeneko irabazlea.

Aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30ean hasiko da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Hiru egunetako jaialdian, besteak beste, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Kuma No Motor, aKts, Muare, Kristonak, Kolinga, Ada Oda, Mandarine, Soulfly, Madmadmad, Habia eta Mice taldeen kontzertuak izango dira.

Zarauzko Hitzak jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatudu bere irakurleen artean, eta Leire Etxeberria Lizaso izan da irabazlea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide