Francisco de Zurbaran elkartearen kultur astea ostiralean itzuliko da

Erredakzioa 2023ko ekainaren 7a

Francisco de Zurbaran elkartean antolatutako hitzaldi bat. (Utzitakoa)

Lehen aldiz antolatu dute pandemiaz geroztik eta ekainaren 9tik 16ra egingo dute. Hitzaldiak, lehiaketak eta jolasak prestatu dituzte, besteak beste.

Lau urte igaro dira Francisco de Zurbaran elkarteak kultur astea azkenekoz antolatu zuenetik. COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, hiru urtetan ez dute antolatu, baina amaitu da itxaronaldia, ostiralean itzuliko baita. Ohiko legez egitarau zabala prestatu dute, eta, larunbatean salbu, egunero izango da ekitaldiren bat:

  • Ekainak 9, ostirala
    19:00-20:00. Ardo dastaketa
  • Ekainak 11, igandea
    12:30. Jardunaldien irekiera eta hamaiketakoa
  • Ekainak 12, astelehena
    18:30 Klima aldaketaren inguruko hitzaldia (1. zatia). Hizlaria: Iñigo Elorza. 
  • Ekainak 13, asteartea
    18:00. 14 urte-arteko haurrentzat marrazki lehiaketa. 
  • Ekainak 14, asteazkena
    18:30. Klima aldaketaren inguruko hitzaldia (2. zatia). Hizlaria: Iñigo Elorza.
  • Ekainak 15, osteguna
    18:00. Bingoa adinekoentzat
  • Ekainak 16, ostirala
    22:30. Mus txapelketa

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide