Deustuko Unibertsitatean Gizarte arloko irakaslea den Felix Arrieta Frutosek Zaintzaren hariak. Oihal berri baterako bideak ehuntzen saiakera liburua argitaratu du, Elkar argitaletxearen babesean. Bertan, adinekoen eta pertsona zaurgarrien zaintzaren gaiak jorratzen ditu, zeinean irakurlea askotan bere burua islatuta ikusten duen.
Hain zuzen ere, egilea Garoa liburu dendan izango da liburua aurkezten ostegun honetan, ekainaren 8an, 18:30etik aurrera. Berarekin batera, Ane Bustinduy eta Yoseba Peña ere ariko dira hizlari.