Zozketa

'Sagastitarrak' antzerkirako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko ekainaren 5a

Ostiral honetan izango ikusgai 20:00etan, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Txalo Produkzioak taldeak Sagastitarrak komedia taularatuko du ostiralean, ekainaren 9an, Modelo aretoan, 20:00etan. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du Els brugarol lanaren euskarazko moldaketa, eta Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri ariko dira aktore lanetan.

Zarauzko Hitzak saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide