Ekainak 5 izango ditu bihar; Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izendatua dago egun hori. Egunarekin bat eginez, Zarauzko Udalak Eraztun Berde Urdinari (EBU) buruzko erakusketa zabalduko du bihar bertan Merkatu Plazako lehenengo solairuan.
Erakusketa ostiralera arte egongo da ikusgai, hau da, ekainaren 9ra arte, 17:00etatik 19:00etara.
Udalak jakitera eman duenez, erakusketan ikusgai izango dira, besteak beste, herritarrek iaz eskuko telefonoarekin udazkeneko Argazki Rallyan EBUko arkamurka ibilbidean atera zituzten argazkiak, baita ikastetxeek ikasturte amaieran hasi duten Ikastetxeak EBUn proiektuaren nondik norakoak ere.