ZOZKETA

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu 'Munduari itzulia 80 egunetan' haur antzerkirako sarrerak

Erredakzioa 2023ko ekainaren 3a

Munduari itzulia 80 egunetan haur antzerkia. (Utzitakoa)

Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean, eta baditu irabazleen izenak.

Glu-Glu Produkzioak taldeak Julio Verneren Munduari itzulia 80 egunetan eleberriaren bertsio librea taularatuko du bihar 16:45ean, Modelo aretoan. Zarauzko Hitzak udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere irakurleen artean eta honako hauek izan dira irabazleak: Itsaso Mendizabal eta Zuhatz Irigarai.

Horrez gain, Zarauzko Hitzak badu beste zozketarik martxan; izan ere, atzo abiatu zuen, hain justu, EHZ Euskal Herria Zuzenean musika jaialdirako sarrera bikoitzaren zozketa. Ekainaren 30ean hasiko da hiru eguneko jaialdia Irisarrin (Nafarroa Beherea) eta interesdunek ekainaren 7ko 12:00ak arteko epea dute zozketan izena emateko. Honako lotura honetan egin dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide