Arratsaldean zabalduko dute Arte Ederretako ikasleen erakusketa

Aritz Mutiozabal 2024ko mai. 30a, 12:40

Sanz Enea kultur etxea.

Urtero bezala, Sanz Enea kultur etxean izango da ikusgai Leioako fakultateko ikasleek egindako talde erakusketa.

Gaur irekiko dute Sanz Enea kultur Etxeko aretoan Arte Ederretako fakultateko ikasleen talde erakusketa. Ohiko moduan, hainbat diziplinetako lanak izango dira ikusgai: pintura, zeramika, audioa eta inkreartea. Guztira, 22 lagunek hartu dute parte proiektuan.

Talde erakusketa hilabetez egongo da ikusgai, ekainaren 30era arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Salbuespen bakarra ekainaren 26an izango da: San Pelaio eguna dela eta, kultur etxea itxita egongo da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide