Aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30ean hasiko da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Hiru egunetako jaialdian, besteak beste, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Kuma No Motor, aKts, Muare, Kristonak, Kolinga, Ada Oda, Mandarine, Soulfly, Madmadmad, Habia eta Mice taldeen kontzertuak izango dira.
Zarauzko Hitzak jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere irakurleen artean, eta horiek ekainaren 7ko 12:00ak arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Horretarako, honako lotura honetan eman daiteke izena.