Ostiralero legez, Gela programako saioa egingo dute gaur Photomuseumen eta Peter Falk aktore estatubatuarra izango dute hizpide. Falt Colombo telesailean detektibe protagonista gorpuzteko egin zuen lanagatik egin zen nazioartean ezagun eta lau Emmy sari eta Urrezko Globo bat irabazteko balio izan zion, gainera.
83 urte zituela 2011ean zendu zen aktore estatu batuarrak zineman ere ibilbide oparoa egin zuen eta horren erakuslea da taldeko aktore gisa Oscar sarietarako jaso zituen bi izendapenak. 18:00etan hasiko dute haren ibilbidea aztertzeko saioa Photomuseumen eta doakoa izango da sarrera.