ZOZKETA

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu Jexuxmai Lopetegiren kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko ekainaren 1a

Jexuxmai Lopetegi. (Aritz Mutiozabal)

Musikari zuzeneko emanaldi berezia eskainiko du bihar 20:00etatik aurrera Modelon, eta Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Irabazleei dagoeneko jakinarazi zaie.

Ez da horren sinplea da Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarraren azken diskoa, eta bihar arratsaldean zuzenean aurkeztuko du jendaurrean. Emanaldi berezia izango da, dozena bat musikari baino gehiago bilduko dituelako oholtza gainean. Dena den, hori ez da biharkoa hitzordua berezia egiten duen arrazoi bakarra; izan ere, bolada batez joko duen azken kontzertua izango du Lopetegik.

20:00etan hasiko da azken emanaldi hori Modelo aretoan eta Juan Ramon Markaide Aranak eta Ane Belategi Lopez de Aretxagak zuzenean ikusteko aukera izango dute, beraiek izan baitira Zarauzko Hitzak zozkatutako bi sarrera bikoitzak irabazi dituztenak. Zarauzko Udaleko Kultura sailak emandako sarrerak dira.

Bada, hedabide honen zozketekin lotuta, oraindik eman daiteke izena igandeko Munduari itzulia 80 egunetan haur antzerkirako sarreren zozketarako. Oraingoan ere udalak emandako bi sarrera bikoitz izango dira Zarauzko Hitzak zozkatuko dituenak eta bihar eguerdia arte inskribatu ahalko dute interesdunek esteka honetan. Glu-Glu Produkzioak taldeak igandean, 16:45ean, eskainiko du emanaldia Modelo aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide