Pagoeta Eguna ospatuko dute igandean

Erredakzioa 2023ko ekainaren 1a

Normaltasunez ospatu zen azken Pagoeta Eguna, 2019an. (Lorentxo Portularrume)

Ekaineko lehen igandea egun berezia izaten da zarauztar askorentzat. Izan ere, mendizaletasuna eta jaia uztartuz, Pagoeta Eguna izango da goiz-eguerdi partean.

Usadioari eutsiz, txistulariek kalejira egingo dute igande goizean, eta 09:00etan, Guria tabernaren paretik abiatuko dira Pagoeta mendira igotzen. Aurten, ez da mezari izango tontorrean, baina ohiko hamaiketakoa bai.

Pagoeta Mendizale Elkartekoek barra jarriko dute bertaratzen direnentzat, eta salda, txorizo egosia eta sagardoa hartu ahalko dira. Gomendatu dute edalontzia norberak eramatea etxetik. Edonola ere, edalontzi berrerabilgarriak izango dira euro baten truke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide