Lore eta Landareen azoka egingo dute larunbatean

Andrea Zipitria 2023ko maiatzaren 31

Zarautzen udako denboraldia hastear dela antolatu dute hamahirugarrenez, Zigordia kalean. 10:00etatik 14:30era izango dira postuak bertan.

Datorren larunbatean, Lore eta Landareen 13. Azoka izango da Zigordia kalean. 10:00etatik 14:30era bitartean, bertako eta kanpoko saltzaileak izango dira lore eta landare aukera zabala eskaintzen: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... eta, horiekin batera, bertan izango dira salgai landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak.

Udaletik nabarmendu dute "arrakasta handia" izan ohi dutela halako ekimenek, herritarrei erosketa gune egokia eskaini eta ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen dielako, zuzeneko harremanak sortuz saltzaile zein kontsumitzailearen artean. "Elkar ezagutza horrek aukera ematen du erostera goazen produktua nola ekoitzi duten jakiteko. Beraz, konfiantza handiagoa sortzen da saltzaile eta kontsumitzailearen artean". Hori dela eta, herritarrak azokan parte hartzera animatu ditu udalak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide