Jon Plazaolak bakarrizketa saioa eskainiko du ostiralean Algarapola! egitasmoaren barruan

Onintza Lete Arrieta 2023ko maiatzaren 31

Jon Plazaola.

Tutum Platz izeneko bakarrizketa eskainiko du aktoreak ostiral gauean Arrano tabernan, Arranopola kultur elkartearen eskutik. Uxue Alkortak aurkeztuko du saioa.

Jon Plazaola aktoreak Tutum Platz bakarrizketa saioa eskainiko du ostiral honetan Arrano tabernan, Arranopola kultur elkarteak antolatzen duen Agarapola! egitasmoaren barruan.Saioa 22:30ean hasiko da, eta Uxue Alkortak egingo ditu aurkezle lanak.

Kultur elkartea abenduan hasi zen uen umorezko saioak eskaintzen, eta ordutik hainbat hitzordu izan dira Arrano tabernan egitasmo horren harira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide