Zozketa

'Munduari itzulia 80 egunetan' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 30a

Antzerkia familian egitasmoaren barruan, igande honetan izango ikusgai 16:45ean, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00etara arteko epea dute.

Glu-Glu Produkzioak taldeak Julio Verneren Munduari itzulia 80 egunetan eleberriaren bertsio librea taularatuko du igande arratsaldean, ekainaren 4an, Modelo aretoan, 16:45ean. Zarauzko Hitzak saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide