Zozketa

Jexuxmai Lopetegiren kontzerturako bi sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 29a

Jexuxmai Lopetegi musikaria. (Aritz Mutiozabal)

Musikari zarauztarrak zuzeneko emanaldi berezia eskainiko du ostiral honetan, 20:00etan hasita, Modelo aretoan, eta Zarauzko Udalak emanda, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Ez da horren sinplea da Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarraren azken diskoa, eta datorren ostiralean zuzenean aurkeztuko du jendaurrean, 20:00etan hasita, Modelo aretoan. Emanaldi berezia izango da, dozena bat musikari baino gehiago bilduko dituelako oholtza gainean, baina ez horregatik bakarrik. Izan ere, bolada batez joko duen azken kontzertua izango du. Beraz, artista beteranoarekin gozatzeko parada ezin hobe izango da ostiralean.

Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide