Gasteizko hilketa matxista salatu dute gaur Itaiak deituta

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 29a

Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, Itaiak deituta (Itaia)

Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da igandekoa.

Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten igandean apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Lege Zaharren Enparantzan, Urola Kostako Itaiak deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide