Laura Bilbao irakasleak gidatzen duen A Tempo piano eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du bihar, maiatzaren 27an. Hainbat ikasle Modelo aretoko oholtza gainera igoko dira pieza ezberdinak jotzera, binaka zein banaka, 12:00etatik aurrera.
Zarauzko Hitzak emanaldiaz gozatzeko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, eta hauek izan dira sarituak: Aitziber Mendigain Gibelalde eta Josefina Martinez Aristi.