Pablo Picassoren ibilbidea aztertuko dute Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 26a, 12:00

Pablo Picasso.

Malagako (Andaluzia, Espainia) margolari ezagunaren heriotzaren 50. urteurrena dela eta antolatu dute hari buruzko gaurko saioa.

Pablo Ruiz Picasso Malagan (Andaluzia, Espainia) jaiotako XX. mendeko margolari prestigiotsuenetako izango da Photomuseumen ostiralero egiten duten gela programako protagonista. 50 urte bete dira hil zenetik, eta, hain justu, urteurren borobila dela eta antolatu dute gaurko saioa. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa eta doakoa izango da sarrera.

Kubismo mugimenduko artista garrantzitsuenetakoa izan zen Picasso eta mundu osoko museo eta bildumetan daude ikusgai bere lanak. Orotarikoak dira, gainera; izan ere, hainbat teknika landu zituen, eskultura, marrazkia, margoa... Edonola ere, Euskal Herrian bat da, bereziki ezaguna: Espainiako Gerra Zibilean Gernikako bonbardaketaren sarraskia irudikatzeko margotu zuen Gernika margolana, hain zuzen ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide