Zozketa

Piano ikasleen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 12:30

A Tempo piano eskolakoek emanaldia eskainiko dute larunbatean, eta Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Laura Bilbao irakasleak gidatzen duen A Tempo piano eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du larunbat eguerdian, maiatzaren 27an. Hainbat ikasle Modelo aretoko oholtza gainera igoko dira pieza ezberdinak jotzera, binaka zein banaka, 12:00etatik aurrera.

Zarauzko Hitzak emanaldiaz gozatzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik. Ostiraleko 12:00etara arte parte hartu ahal izango da zozketan, eta saridunaren izena jakinaraziko da.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide