Brontzea lortu du Eulen-Nuukeko Sara Alonsok Emakumezkoen Euskadiko Txapelketan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 23a, 11:40

Asteburuan Emakumezkoen Euskadiko Txapelketa jokatu duten Jira-Bira Eulen-Nuuk taldeko txirrindulariak. (Jira-Bira Eulen-Nuuk)

Gizonezkoak Euskaldun Txapelketako proba izan dute asteburuan Ataunen eta bosgarren postua lortu du Gabriel Rojasek.

Jira-Bira Eulen-Nuuk txirrindularitza taldeko emakumezkoen taldeak berriro lortu du podiumera igotzea asteburu honetan. Larunbatean Larrinben (Araba) jokatutako Emakumezkoen Euskadiko Txapelketan egin zuen Sara Alonsok lortutako hirugarren postuari esker. Taldeak azpimarratu duenez, balio handia eman diote lortutako brontzezko dominari baldintza meteorologikoak desegokiak izan zituztelako lasterketako 80 kilometroetan.

Gizonezkoek, berriz, Ataunen (Gipuzkoa) aritu ziren Euskaldun Txapelketako proban. Taldeak zehaztu duenez, Eulen-Nuukeko txirrindulariren bat beti izan zen lasterketa buruan, eta, horregatik "denboraldiko lasterketa onenetako bat" egin zutela adierazi du David Etxeberria zuzendariak. Gabriel Rojas izan zen taldeko lehenengo txirrindularia helmugan eta bosgarren postuan iritsi zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide