Arrapaladan abiatu dute santamarinetako bigarren itzulia

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 19a

Haurrek gozatua hartu dute haiei zuzendutako korrika txapelketetan. Ohi bezala guztiek irabazi dute sariren bat.

Zarauzko alde zaharra festetan da Santa Marina jaietako bigarren asteburuan bete-betean sartuta. Atzo eman zioten hasiera haurren korrika txapelketekin eta jende andana bildu zen, bai parte hartzeko, bai txikiak lasterka ikusteko eta animatzeko.

11 urtetik 14 urtera bitarteko neska-mutilak izan ziren lehiatzen lehenengoak eta bi bira eman zizkioten prestatutako zirkuituari. Ondoren, 7 urtetik 10 urtera bitarteko haurren txanda izan zen eta bira bakarra eman zuten hauek. Ehundik gora izan ziren parte hartzaileak, guztira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide