Aitor Frantzesena Gallo surflari zarauztarrak Adaptive Surfing World Tour-eko lehenengo proba irabazi zuen joan den asteburuan Hawaiin. Honolulu hiriburuko Waikiki hondartza ezagunean jokatu dute txapelketa txapelketa hilaren 8tik 13ra eta gizonezko itsuen kategorian hartu du parte Gallok.
Hiru proba dira zirkuitua osatzen dutenak eta Costa Ricako Puntarenasen eta Kaliforniako (Estatu Batuak) Oceanside hirian irailean izango ditu hurrengo biak txapeldun zarauztarrak. Ekainean izango du Costa Ricakoa eta Irailean Kaliforniakoa.