Bizi testamentuari buruzko hitzaldia emango dute ostegun arratsaldean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 16a

Iñaki Peña medikua. (Zarauzko Hitza)

Iñurritza elkarteak antolatu du eta Iñaki Peña medikua izango da hizlaria.

Iñaki Peña medikuak aurretiazko borondateen agiriari buruzko hitzaldia eskainiko du etzi 18:00etann Iñurritza Jubilatu eta pentsionisten elkartearen egoitzan. Bizi testamentu gisa ezagunagoa, aipatu agiriak herritarrei ahalbidetzen die aldez aurretik zehaztea zer nolako osasun laguntza jaso nahi duten beren borondatea jakinarazteko gai ez direnean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide