Raglefant, The Covenant eta Buoi Muortu taldeek kontzertuak emango dituzte ostiralean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 15a

Zarata Zarautzek antolatu du emanaldia Hiruputzu gaztetxean eta 20:30ean hasiko da lehenengo taldea.

Soinu astunak eta ilunak izango dira nagusi ostiralean Hiruputzu gaztetxean; izan ere, metala jotzen duten bi musika talde eta crust-a jotzen duen beste bat lotu ditu Zarata Zarautzek kontzertuak eskaini ditzaten. Bada, Zarauzkoa da gaztetxeko oholtza gainean arituko den talde horietako bat, Raglefant, hain zuzen ere. Beste biei dagokionez, Bilboko The Covenant eta Asturiasko Buoi Muortu izango dira.

20:30ean hasiko dira kontzertuak eta antolatzaileek gogoratu dute ez dela inongo erasorik onartuko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide