Usoa Ostolaza Laboral Kutxako txirrindulari zarauztarrak hamaseigarren egin du atzo amaitutako Itzulia Women lasterketan eta euskal txirrindulari onena izan da. Zortzi minutu eta hamabost segundo baino ez dizkio atera atzoko etapa eta Itzulia irabazi dituen Marlen Reusser suitzarrak.
Itzuliko hiru etapetan egin du lan azpimarragarria Ostolazak; izan ere, lehen 30 txirrindularien artean helmugaratu da guztietan. Gainera, bereziki nabarmentzekoa izan zen Donostian amaitu zuten atzoko etapa erabakigarrian egin zuen lana: hamabosgarren amaitu zuen ihesaldian 90 kilometrotik gora egin ondoren, eta hautagai nagusien multzoan eutsi zion azken kilometroetan.