Zozketa

'Lagun minak' liburuaren ale bat zozkatuko du Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 15a

Liburuaren ale bat zozkatuko du Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Kritikaren Espainiako saria jaso berri du Jon Benito idazle zarauztarrak Lagun minak liburuagatik. Iaz argitaratu zuen Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik, eta Narrazioa nahiz poesia uztartzen ditu bertan.

Orain,  Zarauzko Hitzak Lagun minak liburuaren ale bat zozkatuko du bere irakurleen artean, idazlearen kortesiaz. Osteguneko 12:00etara arte parte hartu ahal izango da zozketan, eta saridunaren izena jakinaraziko da.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide