Mendi Tour zinema jaialdiko lehen saioa egingo dute ostegunean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 15a

Egoland filmeko une bat.

Aste honetan eta hurrengoan emango dituzte filmak Modelo aretoan eta 5 euro balio dituzte sarrerek.

Bertan da 2023ko Zarautz Mendi Tour jaialdia. Zortzi film emango dituzte, orotara, ostegun honetan eta hurrengo astekoan banatuta. Guztiak ere, jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte azpititulatuta eta ikus-entzunezkoen iraupen aldetik ere aniztasuna handia izango da. Interesdunek 5 euroan eskuratu ditzakete sarrerak.

Hala, honako hiru film hauek eskainiko dituzte aste honetan: Egoland, Creation Theory eta From shade to light. Maiatzaren 25ean, berriz, honako beste bost hauek: Iretargi, Yhabril. El Buscador de Luz, A Baffin Vacation, New Way Up eta Everes - Sea to Summit.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide