Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak antolatutako futbito txapelketa izan da gaur goizean. Sagati plazan bildu dira, eta eguraldiaren iragarpen kaskarra bazen ere, lehenengo orduan eutsi egin dio eguraldiak; ateri izan da.
Beste behin ere, talde mistoak osatu dituzte eta festa giroa nagusitu da.