Sara Dosari eskainiko diote Photomuseumeko Gela programako gaurko saioa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 12a

Sara Dosa sari bat eskuetan duela. (Peabody Awards)

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da dokumentalak zuzentzen dituen zinegile estatubatuarraren ibilbidea aztertzeko saioa.

Sara Dosa zinegile estatubatuarra izango da gaurko protagonista Photomuseumeko Gela programako saioan. Dokumentalak egiten ditu eta bere azken lanen artean dago arrakasta handia izan duen Fire of Love. Bikote diren bi bolkanologo dira ikus-entzunezkoaren protagonistak eta Oscar eta BAFTA sarietan izendapen bana jaso zituen dokumental onenaren alorrean. Hori bai, saririk ez zuen irabazi azkenean.

Bada, haren ibilbidea aztertzeko saioa 18:00etan hasiko da eta. ohi bezala, doakoa izango da sarrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide