Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu 'Generorantz' dantza ikuskizunerako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 12a

'Generorantz' ikuskizuna (Kulturaz)

Zarauzko Udalaren eskutik, Kimua Dantza Kolektiboaren gaurko dantza saioa ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean, eta baditu jada irabazleen izenak.

Norbere burua zeharkatzen dituen gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertzen ditu Kimua Dantza Kolektiboak Generorantz ikuskizunean. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahastuko ditu saio honetan; gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan.

Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik. Honako hauek izan dira saridunak: Garbiñes Gastañares eta Andoni Badiola.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide