Arbil Iciarren argazki erakusketa zabalduko dute bihar Emakumeen* Etxean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 11

Arbil Iciar Manterola. (Emakumeen* Etxea)

Ekainaren 2ra arte izango da ikusgai doako sarrerarekin eta argazkilari zarauztarrak berak mostraren aurkezpena egingo du arratsaldean.

Bihartik hasita eta ekainaren 2a bitartean, Iciar Arbil Manterola argazkilari zarauztarraren argazki erakusketa izango da ikusgai Emakumeen* Etxean. Zehazki, 18:30ean zabalduko dute eta 19:00etan aurkezpena egingo du artistak berak.

Edonola ere, jada aurreratu dute zein Iciarren erakusketaren xedea: Amei aitortza egitea, hain zuzen ere. Argazkilariak berak dioenez, "ama, hitz bakar eta unibertsala da, maitasunaz, samurtasunaz, loturez, itxaroteko beharraz eta, batzuetan, absentziaz hitz egiten duena. Lore erakusketa honekin munduko ama guztiei omenaldia egin nahi diet, batez ere neureari, dagoen tokian dagoela".

Esan beharra dago, halaber, honakoa ez dela Zarauzko Emakumeen* Etxeak Iciarren lana hartu duen lehenengo aldia; izan ere, aurten bertan Martxoaren 8ko Kartel Lehiaketan publikoaren saria irabazi zuen haren diseinua ere erakutsi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide