Gero eta gertuago daude udal hauteskundeak. Bertara aurkeztuko diren alderdiek bihar gauerdian abiatuko dute kanpaina ofizialki, baina aurrez, egun Zarauzko Udalean ordezkaritza duten taldeek ez ohiko osoko bilkura egingo dute. Hileko azken ostegunean egin ohi duten ohiko plenoa, berriz, ez dute egingo aipatu hauteskundeen ondorioz.
Gauzak horrela, bi gai izango dituzte mahai gainean biharko ez ohiko plenoan: batetik, onartuko dute TAO zerbitzua ematen jarraitzea herriko aparkalekuak arautzeko, eta, bestetik, behin behineko onespena emango diote aldaketak egitea Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean Iritari eta Amillubiri eragiten dien areetan.