Futbito Txapelketa antolatu du larunbaterako Azken Portuko jai batzordeak

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 10a

Azken Portuko futbito txapelketa. (Hitza)

10:00etan hasiko da txapelketa, eta dagoeneko eman daiteke izena; taldeak mistoak izango beharko dute.

Bi urteko etenaren ondoren, iaz berriro antolatu zuen lagunarteko Futbito Txapelketa Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak. Festa giroko txapelketari jarraipena emango diote aurten, eta larunbatean jokatuko dute, 10:00etatik aurrera, Sagasti plazan.

Talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, taldeak mistoak izango dira eta gutxienez lau partaidez osatuta egon beharko dute eta gehienez ere sei lagunez. Jokalariek hamasei urtetik gorakoak izan beharko dute. Animatzen diren taldeek dagoeneko eman dezakete izena azkenportua@gmail.com helbidera mezua bidalita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide