Secteur Pavék eta Obstruccion nasalek kontzertua emango dute bihar gaztetxean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 9a

Joan den apirilean Hiruputzu gaztetxean antolatutako kontzertuetako bat. (Zarata Zarautz)

Zarata Zarautzek azken orduan itxi du hitzordua, eta Frantziatik eta Oñatitik etorriko dira saioa eskainiko duten bi taldeak.

Zarata Zarautz kolektiboak atzo iragarri zuen sare sozialetan bi kontzertu lotu dituela azken orduan. Hala, Bresteko (Frantzia) era Oñatiko Secteur Pavé taldeak Hiruputzu gaztetxeko oholtza gainean izango dira ikusgai bihar 200:00etatik aurrera. Antolatzaileek gogoratu dutenez, ez dute inolako sexu erasorik onartuko kontzertu eremuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide