'Conspiracion en El Cairo' filma emango dute gaur jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 9a

Tarik Saleh zinema zuzendariaren thrillerra emango dute gaur arratsaldean Modelon, 19:30etik aurrera.

Egiptoko jatorria duen Tarik Saleh zinegile suediarraren azken lana da Conspiracion en El Cairo; nolabait ere, En nombre de la rosa gogoratzen duen thriller bat da, baina Islamaren epizentroan.

Adam, arrantzale baten seme apala, Kairoko Al-Azhar unibertsitate ospetsuan sartzen
da, islam sunitaren boterearen erdigunean. Eskolak hasten diren egunean, erakundea
zuzentzen duen Iman Handia bat-batean hiltzen da. Jabetu gabe, Adam herrialdeko elite erlijioso eta politikoen arteko botere-borroka gupidagabearen erdian dago.

Filma saio originalaren barruan izango da ikusgai gaur, 19:30ean, Modelo aretoan.  Jatorrizko hizkuntzan emango dute, arabiarrez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide