Zozketa

'Generorantz' dantza ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 8a

'Generorantz' ikuskizuna (Kulturaz)

Ostiral honetan, maiatzaren 12an, izango da ikusgai Kimua Dantza Kolektiboaren proposamena, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda,bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Norbere burua zeharkatzen dituen gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertzen ditu Kimua Dantza Kolektiboak Generorantz ikuskizunean. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahastuko ditu saio honetan; ostiral honetan, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan.

Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide