Boluntariotza lana, umorerik onenarekin

Onintza Lete Arrieta 2023ko maiatzaren 8a

Malekoian beren postuak jarrita izan zituzten atzo goiz-eguerdi partean 30 elkartek, beren lana ezagutzera emateko helburuarekin. Informazioa banatzeaz gain zenbait ekintza ere egin zituzten; esaterako, clownak ibili ziren batera eta bestera, beren umore onarekin herritarrak informazio gunera erakartzeko. 

Malekoian paseatzeko giro ederra zegoen atzokoan, baina bueltatxoa egiteaz gain, irabazi asmorik gabeko elkartek egiten duten lanaz informatzeko aukera ere egon zen, Zarauzko Boluntariotzaren II. Azokako postuak hantxe jarri baitzituzten 30 elkartek. Honakoek, zehazki: AGI, Bizi bide, Bihotzez, Adahigi, Aspargi, Afagi, AECC, Asebier, Begisare, Ekintza bibe, Itxaropen telefonoa, Gurutze Gorria, DYA, Atzegi, Aspace, Pausoka, Udaberri, Nagusilan, Jatorkin, Bidez bide, Kaebnai, Alboan, ACOES, Munduko Begiak, La Salle-Proega, Activos por un mundo solidario, Txernobilen lagunak, Salvamento Maritimo Humanitario, Zaporeak eta Ibarratik Misto Taldea ONGD.

Ilara luzea osatuta sortu zuten karpa gunea, eta goiz-eguerdi parte osoa bertan izan ziren beren lana ezagutarazten.

Informazioa emateaz gain zenbait ekintza egin zituzten; esaterako, clown talde bat malekoian zehar atzera eta aurrera ibili zen, beren umore ona baliatuta herritarrak informazio gunera erakartzeko asmoz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide