Plaieroak 2022-2023

Hamar final eta puntako giroa

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 6a, 16:15

Ligan, gizonezkoetan Telesforok irabazi dio partida Balearri-Astillerori, eta emakumezkoetan, Orbela nagusitu zaio Kebidek taldeari.

Gaur eguerdian jokatutako hamar final handirekin bukatu da Hondartzako Futboleko 78. Txapelketa. Seniorretan zortzi talde aritu dira nor baino nor, lau ligako txapela eskuratu nahian, eta beste horrenbeste, kopakoa lortu nahian.

Ligari dagokionez, gizonezkoetan Telesforo erretegiak 1-2 irabazi dio Balearri-Astillero taldeari, eta emakumezkoetan, garaipena Orbela Limossentzat izan da, 1-0 irabazita Kebidek taldeari. Lehia bizia izan dute bi partidetan.

Baita kopako finaletan ere. Izan ere, gizonezkoetan Otamendik 2-1 irabazi dio Kirkilla Enea jatetxeari, eta emakumezkoetan, Euskaldunak 1-2 irabazi dio Myflowerri.

Gainerako partidak LH5. eta 6. mailetako neska-mutilek jokatu dituzte, eta zarauztarrez gain aiarrak, oriotarrak eta getariarrak aritu dira finaletan. 

Aurreko urteetan bezala, herri bazkariarekin amaitu dute denboraldia futbolariek. Antolatzaileek aste honetan hedabide honi esandakoaren arabera, 400 pertsona elkartu dira Orokietako frontoian bazkari legea egiteko.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide