Udaberri Jubilatuen Elkartean Extremadurako Egosien Txapelketa antolatu dute maiatzaren 19rako. Egitasmoari buruzko informazio zehatzagoa maiatzaren 9tik aurrera zabalduko dutela jakinarazi dute, elkarteko iragarki taulan eta webgunean. Halaber, parte hartu nahi dutenek maiatzaren 10etik 17ra bitartean izango dute izena emateko aukera.
Bestalde, sanpelaioetako danborradan izena emateko epea maiatzaren 9tik 22ra izango dela jakinarazi dute. Bide batez, gainera, danborrada gaueko afarian izena emateko tartea irekiko dute; Udaberri tabernan izango da afaria.