Boluntariotzaren bigarren azoka hartuko du bihar malekoian

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 6a

Boluntariotzaren Azokaren aurkezpena, malekoian. (Aritz Mutiozabal)

30 elkartek hartuko dute parte, eta horrez gain, hainbat tailer nahiz jarduera antolatu dituzte.

Zarauzko II. Boluntariotzaren Azoka ospatuko dute bihar goiz-eguerdian malekoian, Galtxagorri elkartearen parean. Guztira, herriko, lurralde mailako nahiz nazioarteko 30 elkartek hartuko dute parte, eta atonduko dituzten postuetan beraien elkartasun lana ezagutzera emango dute. Era berean, herritarrei elkartearen kide egiteko edota boluntario izateko aukera emango diete. 

Azokak 11:00etatik 14:00etara iraungo du, eta egitasmoaren barruan, informazioa zabaltzeaz gain, hainbat jarduera ere antolatu dituzte: BBS tailerrak, henna tailerrak, txapak egiteko tailerrak, oka jolas erraldoia eta klown emanaldia, hain zuzen ere. Ekintza hauek 11:30etik 13:30era izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide