Iñurritza Berria eremuan eraikiko diren 60 etxebizitza babestu zozkatu zituzten apirilaren 26an, Modelo aretoan; horietatik 24 erregimen orokorreko etxebizitza sozialak izan ziren, eta 36 tasatuak. Orain, Zarauzko Udalak zozketan esleituriko etxebizitzen zerrendak eman ditu argitara.