Damian Szifron zinegile argentinarra izango dute hizpide gaur Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 5a

Damian Szifron 2014an Argentinako Demokrazia sarietan. (Víctor Santa María/Wikipedia)

Ostiralero 18:00etatik aurrera egiten duten Gela programaren barruan antolatu dute saioa eta doakoa da sarrera.

Damian Szifron zinema zuzendari argentinarrari eskainiko diote Gela programako gaurko saioa Photomuseumen. Haren lanik ezagunenen artean dago Relatos salvajes filma zeinak arrakasta handia izan zuen, baita Argentinatik kanpo ere. Hori dela eta, hainbat sari irabazteko hautagai izan zen, tartean, nazioarteko film onenaren Oscar saria eta Cannesko Nazioarteko Zinemaldiko Urrezko Palma.

Szifronen ibilbidea aztertzeko saioa ohiko orduan hasiko da. Hau da, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide